XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ariketak.

1. Esan ezazu ondoko perpausetan zein den erlatibozko perpausa eta zein ondokoa.

1. Gu gauden herria oso polita da.

2. Ikastolan ditugun jolaslekuak ez dira oso handiak.

3. Etorri zaizkigun andereño berriak oso politak dira.

4. Oso ederrak dira atzo erosi genituen liburuak.

5. Andonik eman zidan ostikada ez dut oraindik ahaztu.

6. Horiek esan dizkiguten gauzak ez dira txantxetakoak.

7. Irakurtzen ari naizen liburuan gauza asko ari naiz ikasten.

8. Super da automobil horrek gastatzen duen gasolina.

9. Elisabetek behar dituen rotuladoreak ez dira inon aurkitzen.

10. Igandean ikusiko dugun filma oso zaharra da.

2. Ondokoa ken ezazu goiko perpaus horietan, eta erlatibo substantibatuak egin itzazu.

3. Lot itzazu erlatibo bidez honako perpaus pareak: 1. Atzo pelota bat erosi nuen.

Gaur goizean galdu egin zait.

2. Nik lagun bat dut.

Mirian du izena.

3. Andonik gezurra esan dit.

Ez diot sinetsi.

4. Liburu berriak ekarri dizkigute.

Handiak dira.

5. Paper bat aurkitu dugu kalean.

Panfleto bat da.

6. Itziarri landareak gustatzen zaizkio.

Landareak begoniak dira.

7. Zakur bat eraman dugu ikastolara.

Txuti jarri diogu izena.

8. Paper gehiago du mutilak.

Mutil horrek asko daki.

9. Bertsolariak entzun behar ditugu.

Bertsolariek bertso ederrak kantatzen dituzte.

10. Euskal Herrian bizi gara gu.

Guk euskaraz egin behar dugu.

4. Kapitulu honetako testuan aurkitzen dituzun perpaus erlatiboak idatz itzazu.